Fotografía tomada por @ben.jackal

DELTECO GIPUZKOA BASKET – CLUB OURENSE BALONCESTO (73-62)

Delteco Gipuzkoa Basket garaipen garrantzitsua lortzen du bere zaleen aurrean.

Partida hasten zen Gascan eta Muprhyk lehenengo puntuak eskuratzen zituen Delteco Gipuzkoa Basket-rentzat. Azkar saskiratzen zuten galiziarrak hiruko bat baina Deek beste batekin erantzuten zuen. Sollazzo beste bat sartzen zuen eta 7 puntuko distantzia jartzen zuen markagailuan. Abantaila markagailuan mantentzen zen hurrengo minututan baina laurdenaren amaierarako 4 minuturen faltan Ourensek partida berdintzen zuen. 0-12 partziala Ourenserentzat markagailuan aurretik jartzeko. Rozitis partidara ateratzen zen  eta markagailuan hurbiltzen zuen Delteco eta laurdena 20-23 bukatzen zen.

Bigarren laurdena hasten zen Olaizola bi puntu eskuratzen Gipuzkoa Basket-rentzat. Ourense abantaila mantentzen zuen 6,75 metrotatik baina Oroz azkar erantzuten zuen beste hiruko batekin. Sollazzok bi puntu gehiago sartzen zituen eta Delteco aurretik jartzen zen. Berdintasuna mantentzen zen markagailuan. Bentaja minimoa markagailuan Deltecorentzat Murphyren puntuei esker amaierarako 2 minuturen faltan. Azken minutuan Deltecok Dee, Sollazzo eta Jawarari esker 7 puntuko aldea lortzen zuen. Azken jokaldian Deek bi puntu gehiago lortzen zituen eta atsedenaldira 44-35 iristen zen.

Aldageletatik bueltatzen ziren taldeak eta Ourensek lehen saskiratzea lortzen zuen 6,75etik, baina Dee azkar erantzun zuen beste batekin. Sollazzok bi gehi bat eta beste bi gehiago lortze zituen 14 puntuko aldea jartzeko markagailuan. Galiziarrak 7 puntura hurbiltzen ziren, laurdenaren amaierarako 2 minuturen faltan. Uriz bi jaurtiketa libre sartzen zituen eta bukaera iristen zen, 55-46.

Azken laurdena hasten zen eta Deek 6,75etik saskiratzen zuen. Hurrengo minututan ez zuten saskiratzen taldeek baina Sollazzok Deltecorentzat bi puntu gehiago gehitzen zituen. Gipuzkoa Basket taldeak erritmo onean jarraitzen zuen Uriz, Sollazzo eta Olaizolaren puntuei esker. Azkeneko minutuetan Fayek eta Mutic saskirzten zuten 15 puntuko errenta mantentzeko. Azken minutuan Ourensek markagailuaren aldea murrizten saiatzen zen baina Sollazzok Saskirzten zuen eta bukaera iristen zen, 73-62.

ESTADISTIKAK