DELTECO GIPUZKOA BASKET – CLUB MELILLA BALONCESTO (70-62)

Delteco Gipuzkoa Basket zaleei garaipena oparitzen die.

Partida Deeren saskiratzearekin hasten zen. Sollazzo hiruko bat sartzen zuen eta 5 puntu aurretik jartzen zuen Delteco. Melillak hiruko batekin erantzuten zuen baina Rozitis eta Sollazzoren saskiratzeekin taldea aurretik mantentzen zuten. Laurdenaren amaieraren hiru minutura aldea 10 puntura jartzen zuen Delteco Murphy, Motos eta Uriz-en puntuei esker. Azken minutuan Sollazzok saskiratzen zuen Deltecorentzat eta amaiera iristen zen, 22-11.

Bigarren laurdena hasten zen Melillaren bi gehi bat-ekin. Jawarak bi gehiago lortzen zituen Deltecorentzat. 12 puntuko aldea jartzen zuten etxekoek Jawara eta Rozitis-en saskiratzeei esker. Aldea 17 puntura handitzen zen Deltecorentzat, Muprhyren 5 puntu eta Deeren beste birekin. Melillak lau puntu segidan lortzen zituen baina Mutic beste bi lortzen zituen. Azken minutuan Murphyk saskirzten zuen eta atsedenaldia iristen zen, 39-22.

Taldeek aldageletatik bueltan ziren eta Melillak lehenengo saskiratzen zuen. Orozek Deltecorentzat saskiratzen zuen. Sollazzoren bost puntu segidan aldea 21 puntura joaten zen. Melillak aldea 17 puntura murrizten zuen baina etxekoek oso serio zeuden erasoan. Bi taldeek laster iristen ziren bonusera eta taldeek jaurtiketa libreetatik saskiratzen zuten. Olaizolak bi gehi bat saskiratzen zuen aldea 21 puntura jartzeko berriro baina azken minutuan Melillak bost puntu lortzen zituen eta laurdena amaitzen zen, 59-43.

Azken laurdena Melillaren hiruko batekin hasten zen. Sollazzok bi eta Dee bi gehi bat saskiratzen zuten 18ko aldea berreskuratzeko. Melillak aldea 13 puntura murrizten zuen amaieraren bost minutura. Hurrengo minutuetan ez zuten saskiratzen bi taldeek. Bukaeraren bi minutura Deltecok 11 puntuko aldea mantentzen zuen. Azken minutuan Orozek jaurtiketa libre bat saskiratzen zuen eta Melillak 5 puntu segidan aldea 7-ra jartzeko. Oroz beste jaurtiketa libre bat saskiratzen zuen eta partida bukatzen zen 70-62.