DELTECO GIPUZKOA BASKET – CÁCERES PATRIMONIO DE LA HUMANIDAD (72-64)

Delteco Gipuzkoa Basket garaipena lortzen du eta Kopa jokatuko du.

Partida Hasten zen Gascan eta Biram bi puntu lortzen zituen Delteco Gipuzkoa Basket-rentzat. Berriro ere Biram saskiratzen zuen baina Caceres azkar zegoen eta bost puntu segidan aurretik jartzeko. Partida berdinduta mantentzen zen hurrengo minututan. Caceresek 4 puntuko aldea lortzen zuen baina Dee 4 puntukin eta Sollazzo beste birekin markagailuari buelta ematen zioten. Azken segunduetara berdintasunarekin iristen zen partida eta Sollazzok bi puntu lortzen zituen Deltecorentzat baina Caceres hiruko batekin bukatzen zuen laurdena, 16-17.

Bigarren laurdena Caceresren beste hiruko batekin hasten zen. Bederatzi puntuko aldea lortzen zuten kanpokoek. Delteco Gipuzkoa Basketek aldea murrizten saiatzen zen Olaizola Eta Murphyren saskiratzeekin baina Caceres oso serio segoen erasoan. Deeren bi jaurtiketa libre, Muprhyren beste bat eta honen hiruko batekin Delteco bi puntura jartzen zen. Sollazzok hiruko bat sartzen zuen eta markagailuari buelta ematen zion. Atsedenaldia iristen zen 32-33.

Taldeek aldageletatik bueltan ziren eta Jawarak bi gehi bat lortzen zuen. Sollazzok 6,75 metrotatik saskiratzen zuen eta 5 puntuko aldea jartzen zuen. Dee bi gehiago lortzen zituen eta 8-0 partziala ematen zion Deltecori hirugarren laurdenaren hasieran. Hurrengo minututan Sollazzok eta Muprhyk saskiratzen zuten Delteco 9 puntuko aldearekin mantentzeko. Caceresek aldea bost puntura murriztea lortzen zuen. Caceres jaurtiketa libreei esker aldea 5 puntura murritzen zuen. Azken segundoetan beste bi puntu lortzen zuten eta bukaera iristen zen, 51-48.

Azken laurdena Deeren bi punturekin hasten zen. Deletcok bost puntuko aldea mantentze zuen markagailuan Sollazzo eta Muprhyren puntuei esker. Jawararen bi saskirzte segidan Delteco bederatzi puntu aldearekin jartzen zuen. Murphyren bi puntu eta Ancizuren hiruko bat 14 puntuko aldea jartzen zuten. Azkeneko minututan Deletcok aldean mantentzen zuen eta bukaera iristen zen, 72-64.