DELTECO GIPUZKOA BASKET – CÁCERES PATRIMONIO DE LA HUMANIDAD (21:00)

Lehenengo bueltaren azkeneko partida jokatzen da Gascan Cáceres Patrimonio de la Humanidaden aurka. Taldeak garaipena lortzen badu koparako sailkatuko da.

Delteco Gipuzkoa Basket Valladoliden aurka lehiatu arren ez zuen garaipena lortzerik izan. Marcelo Nicolaren taldeak hobetzen jarraitzeko astean zehar lan egin du. Ancizu bueltan da dagoeneko taldearen errotazioan, eta apurka-apurka min hartu aurretik lortutako maila berreskuratzen ari da.

Caceres Patrimonio de la Humanidad izango da aurrez aurre, Granadaren aurka etxean garaipena lortu ondoren. Taularen erdialdean kokaturik, Roberto Blancoren mutilek hazten jarraitu nahi dute sailkapenean. Bere jokalarien artean, Gipuzkoa Basketeko zaleentzat ezaguna den aurpegi bat dago, Ricardo Uriz. Nafarroako jokalaria, 10,5eko balorazio, 10,7 puntu eta 3,2 asistentzia bataz besteko ditu. Beste jokalari garrantzitsuak, Arkeem Pibota, 12,4 balorazio, 10,1 puntu eta 7,6 erreboteko media du eta Kuiper hegal-pibota 10,9 balorazio, 9,6 puntu eta 4,8 puntu lortzen ditu bataz beste.

Bitxikeriak:

  • Ricardo Urizek Gipuzkoa Basketen jokatu du bi alditan, lehenengoa 2005-2011 eta bigarrena 2016-2017.