DELTECO GIPUZKOA BASKET – ALFANION CB ALMANSA (18:00)

Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Afanion CB Almansaren aurka jokatuko du asteburu honetan Gascan garaipen boladarekin jarraitzearen bila, sailkapeneko lehenengo postuetan mantentzeko.

Aurreko jardunaldian ICG Força Lleidaren aurka garaipen estutua lortu ondoren Marcelo Nicolaren mutilak Reed Timmer jokalariaren bajarekin iristen dira., Johnny Dee eta Alex Murphy jokalariak dira saskiratzen gehien izaten dituztenak. Izan ere, bataz beste 13 eta 11,1 puntu saskiratzen dituzte partidako. Ancizuk, berriz, lesioei aurre egin eta taldearen asistente maximoa da, 4,1 asistentzia partidako eta lapurtze gehien egiten dituena, 2,6 partidako. Denboraldian jokatutako hamar partidekin taldea seigarren postuan dago hirukoen bataz bestekoari dagokionez, %34,1eko datuarekin; hirugarren postuan 8,2 lapurreta eginaz partidako.

Bestalde, Rubén Perellóren taldea garaipen baten bila dator Gascara sailkapeneko azken postuetik atera ahal izateko. Jokalarien artean Serbiakoa den Nikola Cvetinovic eta Rowell Graham ingelesak bereiztu behar dira. Lehenengoari dagokionez, partidako 14,5 punturekin taldeko saskiratzailerik hoberena da eta ingelesa, berriz, errebote gehien egiten dituena da 6,7ko bataz bestearekin partidako eta hirugarren saskiratzailea 10,1 punturekin partida bakoitzean. Kanpoko jokalariei dagokionez, Robert Harris II amerikarrak eta Miguel Cardoso portugaldarrak dituzte datu hoberenak. Amerikarrak partidako bataz beste 12 puntu lortuaz taldeko bigarren saskiratzailea da. Bestetik, partidako 10 puntu lortzeko bidean da portugaldarra.

Bitxikeriak

  • Rafa Huertasek Delteco Gipuzkoa Basket taldean jokatu zuen 2014/15 denboraldian.
  • Partida honekin 75 izango dira Gascan jokatutakoak. Zehazki, 70 ligako partida ohikoak eta 5 playoff-etakoak. Gaur-gaurkoz, Gascan izandako garaipenen portzentaia %72,97koa da, hau da, 54 partida irabazita.