DELTECO GBC REN ATE IREKIETAKO ENTRENAMENDUA

DELTECO GBC REN ATE IREKIETAKO ENTRENAMENDUA

Datorren ostegunean, abuztuak 30, taldeak ate irekietako entrenamendu saio bat egingo du arratsaldeko 17:00 tatik 19:00 arte.

Hainbat arrazoi direla medio, GBCk ezin izango du aurredenboraldiko partidurik probintzian jokatu. Hori horrela delarik, ez dugu nahi GBCko afizionatuak taldea ezagutzearen gogoarekin gelditzea, eta bertatik pasa nahi duenarentzat entrenamendu saio bat egingo dugu ostegunean arratsaldeko 17:00tan Jose Antonio Gasca kiroldegian. Bi orduko saioaren ondoren, bertan daudenek argazkiak atera eta autografoak eskatu ahal izango dizkiete jokalari, entrenatzaile eta prestatzaileei.  Entrenatzaileen partertik isiltasuna eskatzen da entrenamendua egiten den bitartean.