JAKINARAZPEN OFIZIALA – IBON MUÑOZ

Ibon Muñoz Acunsa Gipuzkoa Basketeko zuzendari nagusi berria izango da. Acunsa Gipuzkoako lehendakariak, Nacho Nuñez-ek, gaur goizean jakinarazi du, urtero denboraldiaren amaieran prentsarekin egiten den ohiko topaketan.

Ibon Muñoz (Irun, 1974-05-11). Donostiako EHUko Enpresa-zientzietan finantza-arloan diplomatua, banku pribatuan hasi zen lanean (1997 – 2011). 2003an, SUPER AMARA BAT atletismoko zuzendari teknikoa gisa hasi zen.

  1. urtetik aurrera, kirol-kudeaketaren bideari ekiten dio, eta kluba kirol-erakunde erreferente bihurtzen du, bai kudeaketan, bai zerbitzu eta baliabide propioak sortzen, gaur arte. Gaur egun, SUPER AMARA BATeko gerentea da.

Donostian egin zen Europako Beteranoen Txapelketaren zuzendaria izan zen 2012-2013 urtean.

2013tik 2016ra bitartean, Euskaliten 3K programaren trebakuntza egin zuen, eta kudeaketa aurreratuaren diploma lortu zuen. Gaur egun, Euskaliteko ebaluatzaile-elkarteko kidea da, eta azken urteotan kirol-erakundeen hausnarketa-prozesuetan parte hartu du.

Alde batera utzi du BAT-en eginten duen lanaren zati bat, eta taldearen zuzendaritza mantenduko du. GBCko zuzendari nagusi gisa sartuko da, klubaren kudeaketa arlo guztietan (ekonomikoa eta administratiboa) berritzeko eta proiektu berria GBCren zaleei eta Gipuzkoako Saskibaloiari hurbiltzeko.