CLUB MELILLA BALONCESTO – DELTECO GIPUZKOA BASKET (63-68)

Delteco Gipuzkoa Basketren sufritutako garaipena Club Melilla Baloncestoren serio baten aurka.

Partida hasten zen eta Melillak lortzen zituen legenengo puntuak. Timmerrek lehenengo bi puntuak eskuratu zituen, baina Melilla oso azkar erreakzionatzen zuen 6.75etik. Ondoren, Murphyk bi puntu sartzen zituen gipuzkoarrak puntu batera hurbiltzeko. Lehen zatian, etxekoak markagailuan alde egiten saiatzen ziren. Delteco Gipuzkoa Basketen aldetik, aurretik lehen aldiz jartzeko Deek, Timmerrek eta Murphyk erantzun zuten. Murphy hiruko batekin eta Dee beste batekin, abantaila hartzen zuten markagailuan. Gauzak horrela, Melillak erantzuten zuen eta lehenengo laurdena 16-20 bukatzen zen.

Bigarren zatia lehenengoa bezalakoa hasten zen, Melilla berriro aurretik jartzen zen. Jawarak hiruko batekin erantzuten zuen. Sollazzo hirukoen festara batzen zen, 5 puntuko diferentzia jartzeko. Uriz ez nahi zuen atzean gelditu eta beste hiruko batekin diferentzia 8 puntura eramaten zuen. Melillak erreakzionatzen zuen eta 4 puntura gerturatzen zen. Sollazok jokaldi ikaragarri baten ondoren eta Rozitisen txapel baten ondoren Deeren saskiratzearekin Deltekok 8 puntuko diferentzia berreskuratzen zuen. Melillaren erantzuna 6.75etik iristen zen eta Rozitisek beste bi punturekin erantzuten zuen. Azkeneko segunduetan Melillak bi puntu eskuratzen zituen eta 32-37 markagailuarekin iristen zen atsedenaldia.

Taldeak aldageletatik bueltan ziren eta Timmer zen lehenengo bi puntuak eskuratzen zituenak. Melillak markagailuan gerturatzen zen baina Timmerrek bi jaurtiketa libre ondoren distantzia mantentzen zuen. Deeren hiruko batekin partidaren diferentzia handiena lortzen zuen Deltecok. Etxeko taldeak ez zuen amore ematen eta puntu batera jartzen ziren. Rozitis eta Deeren saskiratzeekin distantzia berreskuratzen saiatzen ziren Nicolaren mutilak. Markagailuan berdintasuna mantentzen zen eta Murphyren saskiratze batekin azkeneko segunduan 51-53 markagailuarekin iristen zen hirugarren laurdenaren bukaera.

Azken laurdena Melillaren saskiratzearekin hasten zen markagailua berdintzeko. Oroz eta Timmerren jaurtiketekin saiatzen Deltecok distantzia markagailuan jartzeko baina Melillak oso adi zegoen eta aurretik jartzen zen hiruko bati esker. Timmer bi gehi bat batekin partida berdintzen zuen. Berdintasunarekin iristen zen partida azken minutura. Rozitis eta Urizren saskiratzeak, Melillaren jaurtiketa libre bat eta Sollazoren bi puntu azken segunduetan, 63-68 uzten zuten markagailua.