CHOCOLATES TRAPA PALENCIA – DELTECO GIPUZKOA BASKET (60-73)

Delteco Gipuzkoa Basketek landutako garaipena lortzen du Palentzian.

Partida hasten zen eta Chocolates Trapa Palencia lehenengo saskiratzea lortzen zuen. Motos Delteco Gipuzkoa Basket-rentzat lortzen zituen lehenengo puntuak. Faye lau puntu gehiago gehitzen zuen Deltecorentzat. Dee hiruko batekin 5 puntuko aldea jartzen zuen. Murphyren bost puntu segidan, Deeren hiruko bat eta Sollazzoren saskiratzea 10 puntuko aldea jartzen zuten eta amaiera iristen zen 12-22.

Bigarren laurdena Niangren saskiratzearekin hasten zen. Palentziak distantzia murriztea saiatzen zen hiruko batekin. Baina Deltecok defentsan serio zegoen eta 9 puntuko aldea mantentzen zuen. 7 puntura jartzen zen Palentzia jaurtiketa libreei esker. Deeren hiruko bat partidaren alde handiena jartzen zuen markagailuan, 13. Azken minutuan etxekoek bi jaurtiketa libre saskiratzen zuten, Olaizolak beste bi puntu lortzen zituen eta atsedenaldia iristen zen, 32-40.

Aldageletatik bueltatzen ziren taldeak eta Palentziak lau puntu lortzen zituen 8 puntura jartzeko. Motos Deltecorentzat saskiratzen zuen baina etxekoek oso serio zeuden partidan eta lau puntura jartzen ziren. Jawarak 5 puntu segidan egiten zituen eta Deltecok berriro 9 puntuko aldea berreskuratzen zuen. Bi taldeek saskiratzen zuten hurrengo minututan eta markagailua 44-53 gelditzen zen.

Azken laurdena Sollazzoren saskiratzearekin hasten zen. Palentzia 8 puntura jartzen zen, baina Deek hiruko batekin erantzuten zuen. Sollazzo bi puntu gehitzen zituen eta Delteco 13 puntura jartzen zen. Bukaeraren 3 minutura Palentzia 9 puntura jartzen zen baina Oroz beste hiruko bat saskiratzen zuen. Azken minutuan Faye, Dee eta Rozitis saskiratzen zuten eta amaiera iristen zen, 60-73.