CARRAMIMBRE VALLADOLID – DELTECO GIPUZKOA BASKET (55-62)

Delteco Gipuzkoa Basket Printzesa Kopa etxera ekartzen du.

Partida hasten zen eta Delteco-k lehenengo puntuak lortzen zituen Oroz-i esker. Dee eta Murphyk saskiratzen zuten ere eta 0-8 markagailua jartzen zuten lehenengo minututan. Hurrengo minututan Delteco 10 puntuko aldea mantentzen zuen Deer-en hiruko bat eta Oroz-en saskiratze bati esker. Valladolid azkeneko minutuan markagailuko aldea murrizten zuen eta 11-17 amaitzen zen laurdena.

Bigarren laurdena Ancizu-ren bi saskiratzearekin hasten zen 10 puntuko aldea berreskuratzeko. Bi taldeen defentsa lana oso garrantzitsua izaten zen hurrengo minututan eta ez markagailua Delteco lasai aurretik mantentzen zuen. Valladolid-en bost puntu segidan markagailuaren aldea murrizten zuten. Deek hiruko batekin sei puntuko aldea ematen zizkion berriro Delteco-ri. Atsedenaldiaren minutu batera Valladolidek aldea puntu batera uzten zuen. Sollazzo bi puntu eta Valladolid-en beste birekin atsedenaldia iristen zen, 29-30.

Taldeak aldageletatik bueltan ziren eta Dee 6,75 metrotatik saskiratzen zuen. Delteco berriro abantaila txiki lortzen zuen Rozitis, Sollazzo eta Dee-ri esker. Jawara-ren bost puntu segidan Deltecori abantailarik andiena ematen zion partida, 11 puntu. Hurrengo minututan Deltecoren aldea mantentzen zen Sollazzoren puntuei esker. Azkeneko minutuan Ancizuk Deltecorentzat saskiratzen zuen eta amaiera iristen zen, 39-50.

Aken laurdena hasten zen eta Motos lehenengo puntuak lortzen zituen Deltecorentzat. Saskiratze trukea hurrengo minutuetan eta Valladolidek alde 8 puntura jaisten zuen. Hurrengo minututan Valladolidek ondo erasoan 4 puntura jartzen zen. Rozitis Deltecorentzat saskiratzen zuen baian Valladolikek aldea 2 puntura murrizten zuen. 5 puntuko abantaila Deltecorentzat partida bukatzeko minutu batera eta partida bukatzen zen 55-62.