CARRAMIMBRE CBC VALLADOLID – DELTECO GIPUZKOA BASKET (81-77)

Delteco Gipuzkoa Basket ez du lortzen garaipena partida serio batean Carramimbre Valladoliden aurka.

Partida hasten zen eta Valladolidek lehenengo saskiratzen zuen. Murpyk lehehengo bi puntuak lortzen zituen Deltecorentzat. Baina Valladolideko taldea oso serio zegoen lehenengo minututan eta sei puntuko aldea lortzen zuen. Fayeren lau puntu segidan bi puntura jartzen zuen Delteco. Etxekoek berriro 8 puntuko aldea lortzen zuten. Deeren hiruko bat eta Ancizuren bi puntu gehiago segidan Delteco hiru puntura jartzen zuten. Deltecoren minutu ona Valladolidek gelditzen zuen hiruko batekin. Baina Jawara eta Rozitisen puntuei esker Delteco bi puntura jartzen zen. Deek azken segundoa falta bat jaso ondoren hiru jaurtiketa libre lortzen zituen eta bukaera iristen zen, 19-20.

Bigarren laurdena hasten zen eta Valladolidek aurretik jartzen zen jaurtiketa libreei esker. Sollazzo beste bi saskiratzen zituen. Deeren hiru puntu eta Murphyren hiruko bat bost puntuko aldea ematen zioten Deltecori. Hurrengo minututan Delteco aurretik mantentzen zen. Valladolidek 32 puntura berdintzen zuen partida atsedenaldiaren bi minutura. Mutic hiruko bat saskiratzen zuen eta Valladolidek ondo erantzuten zuten eta bi puntuko aldea lortzen zuten. Murphyk partida berdintzen zuen 37 puntura eta berdintasunarekin iristen zen atsedenaldia.

Taldeek aldageletatik bueltan ziren eta etxekoek 7 puntu segidan lortzen zituzten. Nicolak hutsartea eskatzen zuen Valladoliden irteera ona gelditzeko. Deek hiruko bat lortzen zuen Delteco lau puntura gerturatzeko. Valladoliden aldea handitzen zen 13 puntura. Deek Deltecorentzat saskiratzen zuen baina aldea murriztea ez zuen lortzen. Ancizuk eta Mutic bost puntu segidan lortzen zituen eta Delteco 10 puntura jartzen zuten. Ancizuk bi gehiago eta azkeneko segundotan Deeren beste bi laurdenaren bukaera iristen zen 65-58.

Deeren hiruko bat laugarren laurdenaren hasieran Delteco lau puntura jartzen zuen. Deeren bi gehi bat Delteco puntu batera jartzen zuen. Ancizuk jaurtiketa libre bat lortzen zuen eta Jawararen bi puntu gehiago Delteco bi puntu aurretik jartzen zuen. Sollazzok hiruko bat lortzen zuen eta 5 puntuko aldea jartzen zuten Nicolaren mutilak. Amaieraren bost minutura Deltecok aldea mantentzen zuen Oroz eta Sollazzoren puntuei esker. Valladoliden sei puntu segidan aurretik jartzen zituzten. Orozek bi jaurtiketa libre sartzen zituen Delteco puntu bat aurretik jartzeko. Valladolidek jaurtiketa libre bat saskiratzen zuen eta partida 77 puntura berdintzen zuen. Amaieraren 14 segundura Valladolidek hiruko bat lortzen zuen eta partidaren bukaera iristen zen 81-77.