BARÇA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (87-60)

Barçaren saskiarekin hasten zen partida. Francisek lortzen zituen Acunsa Gipuzkoa Basketeko lehenengo puntuak. Partidako lehen minutuak Echenique eta Faggianoren saskiekin oso parekatuta zeuden. Acunsa GBC 4 gora jartzen zen Francisen hirukoari esker. Partida oso berdintzen zuen hamar puntura Barztelonak hurrengo jokaldian. Hurrengo minutuetan markagailua berdinduta mantentzen zen. Barçak 5 puntuko errenta lortzen zuen laurdenaren amaieratik bi minutura. Azken minutuetan, Barçak abantaila handitzen zuen eta laurdenaren amaiera iristen zen, 26-15.

Bigarren laurdena Bartzelonren saskiratzearekin hasten zen. Francisek 6,75etik saskiratzen zuen Acunsa GBCrentzat. Echeniqueko bi gehi batek 7 puntura hurbiltzen zuen Gipuzkoa Basket. 8-0ko partziala, 28-23 markagailua uzten zuten gipuzkoarrentzat. Francisen beste hiruko batek bi puntura jaisten zuen aldea markagailuan. Orduan, Bartzelonak erreakzionatzen zuen, eta 6-0 partziala lortzen zuen. Hurrengo minutuetan, 6 puntuko abantaila zuen Bartzelonak. Lokalen abantaila 14ra handitzen zen berriro. Hurrengo minutuetan Tomàs hiruko bat saskiratzen zuen, eta markagailua, 44-31 geratzen zen.

Aldageletatik bueltatzen ziren taldeak eta Echeniquek lehen puntuak lortzen zituen. Lokalen abantaila 13 puntutan mantentzen zen. Laurdeneko lehen 5 minutuetan Acunsa GBCrako Echenique zen saskiratzen zuen jokalaria. Barçak, 12-0ko partzial batekin, 23 puntuko aldea zuen markagailuan. 0-6ko partziala Acunsa GBCrako, Echenique, Oroz eta Faggianoren saskiekin. Laurdenaren azken minututan saski trukeak 70-49 markagailua uzten zuen.

Azken laurdena Bartzelonaren saski batekin hasten zen. Lokalek, 9-0 partziala lortzen zuten, laurdenaren lehen minutuetan. Okouo eta Span Acunsa Gipuzkoa Basketentzat saskiratzen zuten. Abantaila erosoa zuten etxekoek. Azken minutuetan Acunsa Gipuzkoa Basketentzat Span eta Magarity saskiratzen zuten, eta markatzailea 87-60 geratzen zen.