BARÇA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (12:30)

Acunsa Gipuzkoa Basket taldeak Bartzelonaren aurka jokatuko du.

Acunsa GBC Bartzelonara joango da asteburu honetan, igandean, denboraldiko hirugarren partida Barçaren aurka jokatzera. Marcelo Nicolakoek Europako talde onenetako bati aurre egiteko entrenatu dute aste honetan. Taldeak entrenamenduetan lanean jarraitzen du, aurreko jardunaldietan ikusi diren alderdiak hobetzeko, “geure buruan sinetsi behar dugu eta gauzak denbora gehiagoz ondo egiteko gai gara” esan dio Nicolak prentsari.

Aurrean Barça egongo da. Jasikeviciusekoak gaitasun indibidual handiko jokalariak dira, eta oso maila onean jokatzen ari dira. Jolasaren ezaugarri horiei aurre egiteko, hauxe zioen Nicolak “jolas fisikoan jokatzen kontzentratuak eta haiek dituzten banakotasunetan gelditzean adi egon behar gara”.