AZARO ROKER, ACUNSA GIPUZKOA BASKET TALEAREN HEGAL PIBOT BERRIA

Azaro Roker-ek (Bahamas, 1997), 1,98 metroko altuerako hegal-pibotak, Urrezko LEB ligan debutatuko du Acunsa Gipuzkoaren eskutik.

Bahamako jokalariak Kanadako unibertsitatean egin du bere prestakuntza-ikasketa osoa, eta, ondoren, herrialdeko liga profesionalean debuta egin du. Unibertsitatean urtez urte gero eta hobeago aurkitu da kantxan eta azken denboraldian batez besteko, 17,6 puntu, 13,2 errebote eta 1,1 asistentzia, eta %58,6ko asmatzea lortu du, gainera taldeko jokalari hoberena izan da. Aurreko denboraldian ezin izan zuen jokatu, pandemiaren ondorioz Kanadako liga gelditu zelako.

Altuera txikia izan arren, barneko posizioak betetzeko etortzen da. Energia, aire-jokoa, mugikortasuna eta aldakortasuna dira haren dohainak. Altuera txikikoa baina bihotz handikoa, ikusleak dibertitu egingo dira, zalantzarik gabe, bere motorrik gabeko hegaldiekin.