AVIA DELTECO GIPUZKOA BASKET TALEAREKIN BABESLETZA BERRITU DU

  • Hirugarren urtez, petroleo-operatzaile gipuzkoarra taldearekin egongo da
  • Hainbat jokalari gaur joan dira gasolina hartzeko AVIA Anoetara bere entrenamenduaren ondoren.
  • Davis Rozitis, Adam Sollazzo, Johnny Dee y Reed Timmer jokalariak eguerdian agertu dira AVIA sareko Avia Anoeta hornitegian gasolina hartzeko.Gipuzkoa Basket-ak akordio hau balioesten du oso positiboki. “AVIA gure erregaia beste denboraldi batez izan dadila poz-pozik gaude. Eskertzen dugu bere konfiantza guregan gehiago urte batez utz dezala eta lagun diezagula markatu dugun helburu komuna lortzen saiatzen. Erreferentea izan nahi dugu gure arloan, AVIA den bezala berean eta batera haztea” azaldu dute.

    AVIA konpainia gipuzkorrak kirola balioen eskola bezala ulertzen du, eta ondorioz, berdintasun, esfortzu, elkarlan, gainditze espiritu eta konpromezua bezalako baloreekin erlazionatu du bere marka aspaldidanik kirol babesaren bidez. Gipuzkoa Basketen kasuan, taldeak igoera lortzeko asoman bere erregaia izan nahi du.

    AVIAri buruz

    AVIA estatu mailan petroleo-operatzaile nagusienetako bat da,  190 zerbitzu estazio eta 31 gasozentro ditualarik.  Hauekin, nekazal erabilerako gasoleoa, automobilgintza, industriala eta berokuntza eskeintzen diete azken erabiltzaileei. Automobilgintza eta industriarako lubrifikatzailea eta beste energiak ere merkataratzen ditu, hala nola biomasa eta bioerregaia esaterako (GLP eta GNV). Puntu estrategikoetan ere elektrolinerak  baditu birkarga azkarrentzako.

    AVIAk zerbitzu estazioak alokairuan kudeatzeko aukera ere eskeintzen du, baldintza hobeezinean, hiru ardatz dituen elkarlanean oinarrituz:  garantia, marka lider baten konpromezua eta AVIAren abanderamendua.

    AVIA ez da estatuan soilik nabarmentzen, Europan zehar duela 80 urte baino gehiago dihardu, 15 herrialdeetan barrena 3.000 zerbitzu estazio abanderatu baino gehiago dituelarik, denak operadore independieenteekin.