Administrazio Kontseiluaren jakinarazpena

2020ko maiatzaren 25ean, Espainiako Saskibaloi Federazioaren Batzorde Delegatuak ebazpen bat onartu zuen, eta bertan erabaki zen Urrezko LEB Liga amaitutzat ematea ezinbesteko arrazoiengatik, eta Gipuzkoa Basket mailaz igotzeko eskubidea duten bi taldeetako bat izendatzea. Ebazpen honen aurka ez da errekurtso edo inpugnaziorik aurkeztu.

ACBk atzeratu egin du afiliazio-eskaera aurkeztu ahal izateko baldintzen jakinarazpena, ekainaren 13ra arte, FEBaren ebazpena baino ia 3 aste beranduago. Atzerapen hau jasan behar izan arren,  gure klubak joan den uztailaren 15ean osatu zuen prozesua.

Gipuzkoa Basket ACBn afiliatzeko espedientea izapidetzen duen laugarren aldia da. Aurreko hiruretan onartu egin zen eskaera, eta laugarren honetan aurkeztutako dokumentazioak aurreko prozesuetakoen berme berdinak ditu gutxienez, eta baldintza batzuei dagokienez, dokumentazio gehiago eta informazio gehiago aurkeztu behar izan da.

Aurkeztutako auditoretza txostenak berresten duen bezala, ez ACB, ez FEB, ez ACB klubekin, ez jokalari eta ez entrenatzaileekin zorrik, ez dago. Ezta zerga-zorrik, eta Gizarte Segurantzarekikorik ere. Ondare garbia positiboa da eta entitatea ez dago disoluzio egoeran.

2006ko ekainean, Gipuzkoa Basketek 2.565.324 euro gehi dagokion eta BEZa ordaindu zituen ACBko sarrera-kuota gisa. Eta egun horretatik aurrera araudian ezarritako betebehar guztiak bete ditugu ACBn egon garen bitartean. Eta hori egiterik izan ez dugunean, borondatez uko egin diogu ACBn parte hartzeari, 2015/16 denboraldiaren amaieran egin genuen bezala, edo uko egin diogu Eurocupen parte hartzeari 2012-13 denboraldian.

Arestian azaldutakoak berresten du Gipuzkoa Basketek igoeraren kirol-alderdia bete duela eta alde ekonomikoa ere bete dituela. Eta arauak betetzeko ibilbidea duela.

ACBk jakinarazi digu uztailaren 23an Batzar Nagusian erabakiko dela gure afiliazio-eskaera. Onarpen horrek esan nahi du kirol egutegian taldeek beste bi partida jokatu beharko dituztela denboraldian. Ziur gaude Batzar Nagusi horretan gure eskaera onartuko dela, eskatutako baldintza guztiak betetzen ditugulako. Eta hala eskatzen diegu ACBko klubei, eta jakinarazten diegu saskibaloi inguruko gainerako partaide eta hura zuzentzen duten erakundeei.

Ez dugu inoren aurka borrokatu nahi. Ona da kirolean lorpenak saritzea igoerak egotea. Eta gure kasuan bidezkoa eta zuzena da.

Gure afiliazio-eskaera onartzen ez bada, berehala eskatuko diegu babesa gaian eskumena duten erakundeei, eta gure eskubideen aldeko lege-ekintza guztiak gauzatuko ditugu.