Administrazio Kontseiluaren jakinarazpena

Gaur, uztailak 31, ACBren egoitzan, Bartzelonako epaitegi baten auto judizialaren jakinarazpena entregatu da. Auto horretan, Gipuzkoa Basketek atzo eskatutako kautelazko neurria onartzen da, eta “Saskibaloi Kluben Elkarteari obligazioa ezartzen zaio Donosti Gipuzkoa Basket 2001 SKE SAD delakoari berehala gonbita egiteko, 2020-2021 denboraldian sar dadin”.

Arauak eta hitzarmenak betearazteaz arduratu behar duten erakunde publikoek eta kirol-erakundeek ez badituzte betetzen, auzitegietara jo beharko dute taldeek, beren baliabide mugatuekin. Horixe da eskubideak babestu eta defendatzeko bide bakarra.

Kirolak kirola izan behar du. Garaipena ospatzean eta poza partekatzean, galtzen duzunean, lan egiten duzunean eta hobetzen saiatzen zarenean. LEB OROko taldeek kategoriaz igotzeko eskubidea dute, igoera modu artifizialean sortutako oztopo administratibo edo ekonomikorik gabe.

Ebazpen judiziala beste atzerapenik gabe betetzea espero dugu, afiliazio-prozesu luze eta bihurri baten ondoren, horrek kalte ekonomiko eta kirol galera handiak eragin baitizkigu.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude