ADAM SOLLAZZO DELTECO GIPUZKOA BASKETEN FITXAJE BERRIA

Adam Sollazzo hegal amerikarra da Delteko Gipuzkoaren jokalari berria 2019/2020 denboraldirako.  Estatu Batuetan jaio zen 1990eko Apirilaren 24ean. 1,98m eta 93kg dauzka. Jokalari polifazetikoa da Sollazzo. Normalean hegala da baina eskolta lanetan ere ibili izan da.

Bere lehenengo urteak jokalari bezala ETSU (East Tennessee State University)Buccaneersean igaro zituen. Handik aurrera ameriketako eta europako taldeetan aritu da. New York Knicks eta Atlanta Hawks taldeetan ere egin zituen proba batzuk. Orain dela bi denboraldi  Agribertocchi taldearekin batazbesteko 17,2 puntu egindakoa da. Azken denboraldian ProB categoriako C’Chartres taldean jokatu du. Bertan batazbesteko 9,1 puntu, 2,7 errebote eta 3,2 asistentzia lortu zituen.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude