ACUNSA GIPUZKOA BASKET – VALENCIA BASKET (78-60)

Acunsa GBC erraz gainditzen du Valencia Basket

Bi taldeen defentsa onekin hasten zen partida. Radoncic saskiratzen zuen Acunsa Gipuzkoa Basketentzat. Hasieran, puntu gutxiko partida, non 7 gora jartzen zen GBC, Faggiano eta Radoncic-en saskiekin. Lokalen defentsa onak eta 9-0ko partzialak 11 puntuko abantaila ematen zioten GBCri. Orozen hiruko batekin eta Okouoko beste saskiratze batekin, abantaila 16 puntukoa zen. 0-4ko partzial bisitaria, laurdena amaitzeko, 20-8.

Acunsa GBC bigarren laurdena saskiratzen hasten zuen. Saski trukea GBC aurretik mantentzeko. Valentziak 0-11 partzial batekin erreakzionatzen zuen, atsedenaldiko 5 minutura, 4 puntura  hurbiltzeko. Balentziak bere erreakzioarekin jarraitzen zuen eta hiruko batekin puntu batera jartzen zen. Hurrengo minutuetan, Acunsa GBC markagailuan 6 gora zegoen Span eta Okouoren puntuei esker eta atsedenaldia iristen zen, 36-30.

Bi taldeak aldageletatik entxufatuta itzultzen ziren eta Acunsa GBC markagailuan 8 gora jartzen zen. GBCren minutu onak, Radonic-en puntuekin abantaila 10era handitzen zuen. Erasoan, Acunsa GBC estutzen zuen, eta abantaila handitzen jarraitzen zuen (12 puntu), laurdenaren amaieratik 2 minutu baino gutxiagora. Balentziaren erreakzioa iristen zen, 5 puntu jarraian saskiratzen. Span-en jaurtiketa libre bat eta beste saskiratze batekin amaitzen zen laurdena, 54-44.

Acunsa GBCren irteera ona azkeneko laurdenan 6-2ko partzialarekin 14 gora jartzeko. Valenciak hiruko marratik idazten zuen, baina Acunsa GBCk Okouo eta Radonic-en saskiekin erantzuten zuen. 6,75etik Carlson-ek saskiratzen zuen GBCri abantaila handiena emateko, 18 puntu. Acunsa Gipuzkoa Basket ondo zegoen defentsan, eta 19 gora jarraitzen zuen amaieratik 2 minutu baino gutxiagora. Abantaila handitzen jarraitzen zuten, Spanen hirukoarekin, 22 puntu. Radonic-en saskiratze batekin eta Valentziaren hiruko batekin amaitzen zen partida, 78-60.