ACUNSA GIPUZKOA BASKET – URBAS FUENLABRADA (72-100)

Illunben hasten zen partida, Urbas Fuenlabradaren saskiarekin. Faggianok saskiratzen zuen Acunsa Gipuzkoa Basketentzat. Topaketaren lehen minutuak berdintasun handiarekin jokatzen ziren, Echenique eta Dee lokaletarako saskiratzen zuten. Bisitariak hiruko batekin joaten saiatzen zen, baina Deek beste batekin erantzuten zuen. Fuenlabradarako abantaila handiena, 5 puntuko. Okouo eta Tomàs saskiratzen zuten Acunsa GBCrako, baina Fuenlabradak 6 puntuko abantaila erosoa zuen. Lehenengo laurdena 20-26 markagailuarekin bukatzen zen.

Bigarren laurdena Fuenlabradaren askiarekin ere hasten zen. Acunsa GBC Tomàsen hirukoarekin erantzuten zion. Hurrengo minutuetan markagailuan hurbiltzen saiatzen zen GBC, baina Urbas Fuenlabrada eroso jolasten zuen 10 puntuko abantailarekin. 6-0ko partziala Acunsa Gipuzkoa Basketentzat, taldea 4ra hurbiltzeko. GBCren eta Okouoren minutu onak; atsedenetik minutu batera 2 puntura jartzen ziren. Azken segundoetan Fuenlabradaren saskiratze batek markagailua atsedenaldira uzten zuen, 39-43.

Aldageletatik taldeak bueltatzen ziren eta Radoncic zen lehena saskiratzen. Bisitariek 7-0ko partziala itzultzen zuten, berriro ere 9 puntuko abantaila izateko. Acunsa GBCrentzat Dee eta Radoncic saskiratzen zuten, baina Fuenlabradak bere abantailarekin jarraitzen zuen markagailuan. Bisitariek 6-ko abantaila zuten eta Tomàs eta Echenique beren saskiekin murrizten saiatzen ziren markagailuaren aldea. Tomás-ek jaurtiketa libretik saskirazten zuen, eta laurdenaren amaierara iristen zen, 55-62.

Faggianoren saskiarekin hasten zen azken laurdena. Fuenlabrada hiruko batekin erantzuten zuen. Bisitariek 11 puntuko abantaila lortzen zuten. Echeniquek Acunsa Gipuzkoa Basketentzat saskiratzen zuen, baina bisitariek abantaila handitzen jarraitzen zuten markagailuan. 21 puntuko abantaila zuten bisitariek. Magarity eta Radoncic lokaletarako saskiratzen zuten. Azken minutuetan bisitariak erasoan nabartzen ziren eta markagailua uzten zuen, 72-100.