ACUNSA GIPUZKOA BASKET – MORABANC ANDORRA (17:00)

Igande honetan, etxetik kanpo bi partida jarraian jokatu ondoren, Acunsa Gipuzkoa Basket Illunbera itzuliko da Morabanc Andorrari aurre egiteko.

Joan den ostegunean Murtziatik itzuli ondoren, Marcelo Nicolaren taldea 10. Jardunaldian atzeratutako partida jokatuko du. Etxekoek gehien landu behar duten puntuetako bat defentsaren eta erasoaren arteko oreka da eta Nicolak hau esaten zuen, “helburua da defentsan hobetzen jarraitzea, sendoago egotea, gero erasoan konfiantza gehiago izateko eta askoz ere dinamikoago eta arinago jokatzeko”.

Aurrean Morabanc Andorra egongo da, bederatzigarren postuan dagoena, 6 garaipen eta 4 porrotekin. Ibon Navarrokoek ezingo dute Tyson Perez izan partida honetarako, baina Nicolak honela aztertzen zuen taldea, “oso jaurtitzaile onak dituen talde bat da, eta oso dinamiko jokatzeko eta abantaila handia ateratzeko gai dira”. Andorranoei aurre egiteko, gipuzkoarren entrenatzaileak hau zioen, “oso konektatuta egon behar dugu tiratzaileen blokeoetan, pick and roll momentuetan eta fisiko jokatu, egunero egin behar dugun gauza”.