ACUNSA GIPUZKOA BASKET – HERBALIFE GRAN CANARIA (65-79)

Illunben hasten zen partida Faggianoren hirukoarekin. Partidaren hasieran markagailua berdinduta zegoen Herbalife Gran Canariaren puntu bateko abantailarekin. Lehen abantaila bisitarientzat 8 puntukoa zen, laurdenaren amaieratik 4 minutura. Acunsa GBCk elkarren segidako 5 punturekin erreakzionatzen zuen, eta 18-22 markagailua jartzen zuten. Gran Canariaren erantzuna elkarren segidako bi hiruko ziren, 10eko abantaila itzultzen zutenak. Laurdeneko azken minutuan Okouok saskiratzen zuen, Gran Canariak hiruko bat, eta 20-31 amaitzen zen.

Bigarren laurdena Herbalife Gran Canariaren saskiarekin hasten zen, eta 13ra handitzen zuen abantaila. Bi taldeak ez zuten amatzen erasoan laurdenaren hasieran. Acunsa GBCren 6-0ko partziala, aldea 8ra murrizten zuen. Acunsa GBCrentzat Dee eta Radonic-en bi hirukoak 31-35 uzten zuten markagailua. Echeniqueren saski batek bira hurbiltzen zuen taldea. Gran Canaria Acunsaren partziala hausten zuen. Deek 6,75etik saskiratzen zuen, eta bisitariek beste batekin erantzuten zuten. Markagailua 36-42 gelditzen zen atsedenaldian.

Aldageletako taldea itzultzen ziren, eta Radoncic-ek 6,75etik saskiratzen zuen. Echenique bi gehi batekin partida berdintzen zuen 42ra. Spanek Acunsa GBC markagailuan aurretik jartzen zuen. Orozen hiruko batekin, etxekoen laurden hasiera ona berresten zuen. Markagailua berdinduta zegoen hurrengo minutuetan. Azken minutuetan jaurtiketa libretik saskiratzen zuten bi taldeak. Radoncic-ek hiruko bat saskiratzen zuen eta 53-53 bukatzen zen laurdena.

Azken laurdenaren hasieran bi taldeak gaizki ateratzen ziren erasoan. Gran Canaria lehena izaten zen saskiratzen 6,75etik. Herbalife Gran Canariaren partziala 0-13koa zen laurdenaren hasieran, eta 13 gora jartzen ziren. Acunsa GBC-ren laurdenaren lehen puntuak Deek lortzen zituen. Bukaeraren 3 minutura, Acunsa GBCk 10 puntura murrizten zuen markagailuaren abantaila. Herbalife Gran Canaria azken minutuetan lasai jokatzen zuen, eta 65-79 amaierara iristen zen.