ACUNSA GIPUZKOA BASKET – COOSUR REAL BETIS (18:00)

Acunsa GBC Illunbera itzuliko da bihar, talde osoarekin, Coosur Real Betis-en aurka jokatzeko.

Marcelo Nicolaren taldeak topaketa prestatu ahal izan dute jokalari guztiekin, Pere Tomàs itzuli eta gero Covid-19-a pasa ondoren. Bederatzi partida geratzen dira eta taldea sailkapeneko postu baxuenean dago, aurkezten zaizkien ezbehar guztiei aurre egiten, “taldeak egunero lan egiten du hobeto egoteko. Denboraldi-hasieratik ari gara lanean, partida guztiak borrokatzeko eta aurrean dugun edozein areriren aurka lehiatu ahal izateko. Momentu txar eta onak izan ditugu, lesio-egoerak, Tomásen positiboa… izan dira… ohituta egon behar izan dugu, eta egunero lan egin behar izan dugu egoera horiek guztiak estaltzeko”.

Aurrean Coosur Real Betis izango da. Sevillarrek GBCk baino garaipen bat gehiago dute, eta, horregatik, partida handi bat espero da Illunben, “partida lehiakor bat espero dugu, borrokakoa, eta hasieratik irten behar dugu kontzentratuta, fisiko eta oso oldarkorrak izan behar gara”. Nicolak zenbait jokalari nabarmendu ditu, eta haiek gelditu beharko dituzte, “Feldeine gelditu behar dugu. Gai diren eta harekin lehiatzeko baldintzak dituzten jokalariak ditugu. Feldeine, TJ Campbell eta Randle hiru sorgailu dira, batez ere banan-banan, pick and roll egoeretan, eta beraientzat sortzen dituzten aukeratan. Oso adi egon behar gara, eta uste dut bakarka hartu behar dugula erantzukizuna, eta horretarako gai diren jokalariak ditugu”. Nicolak aipatutakoei Kay gehitu beharko litzaieke, joaneko partidan min handia egin zuen jokalaria. Baloirik gabe, hiruko jaurtiketa onarekin eta kontraerasoan oso ondo korrika egiten duen jokalaria da.