ACUNSA GIPUZKOA BASKET – CASADEMONT ZARAGOZA (70-67)

Acunsa Gipuzkoa Basket taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu du.

Ilunben hasten zen partida, Casademont Zaragozarako saskiarekin. Acunsa Gipuzkoa Baset-en lehen puntuak Francisek lortzen zituen, bi gehi batekin. Echeniqueren lau puntu jarraian Nicolarenak 4 puntu goran jartzen zituen. Orduan, bisitariek erreakzionatu egiten zuten bat gora jartzeko. Saski-trukea hurrengo minututan eta Zaragozak 6 gora jartzen zen. Tomàsen hiruko batek hiru puntura hurbiltzen zuen Acunsa GBC, eta laurdena 15-18 amaitzen zen.

Bigarren laurdena 0-6ko partzialarekin hasten zen Casademont Zaragozarako. Lehen puntuak saskiratzen zituen Acunsa Gipuzkoa Basket Echenique-ri esker. Acunsa GBCek 5-0ko partziala itzuli zuen, 4ra hurbiltzeko. Bisitariak distantzia mantentzen saiatzen ziren, baina Echeniquek lau puntu saskiratzen zituen jarraian taldea bi puntura hurbiltzeko. Deeren beste bi puntuk berdintzen zuten partida 28ra. Eta Deeren beste hiruko batek Acunsa GBC 3 goian jartzen zuen. Zaragozak beste hiruko batekin erantzuten zuen, baina Deek beste bat saskiratzen zuen. Saki trukea azken minutuan eta markagailua, 36-35 gelditzen zen.

Aldageletatik taldeak itzultzen ziren, eta Francis lehena zen saskiratzen zuena. Echeniquek eraztuna birrintzen zuen Acunsa GBC 5 goian jartzeko. Zaragozak erantzun zuen, puntu batera jartzeko. Echenique eta Francis saskiratzen zuten taldea markagailuan goran mantentzeko. Laurdena amaitu eta hiru minutura, 46 puntura berdintzen zuten partida. Minutu batean hiru gora jartzen ziren bisitariak. Azken jokaldiak Echeniqueren saskiarekin, Zaragoza eta Tomàsen hirukoitzarekin, eta laurdenaren amaierara iristen zen, 52-54.

Azken laurdena Magarityren saskiarekin hasten zen, markagailua 54 puntura berdintzeko. Lokalak 3 gorago jartzen ziren Deeko puntuei esker. Zaragozak markagailuari buelta ematen zion bat goran jartzeko. Magarity hirukoarekin erantzuten zuen orduan. Partida parekatua zegoen hurrengo minutuetan. Okouoko eta Tomàseko bost puntu jarraian, 5 puntuko aldea jartzen zuten. Bi taldeak bonusean zeudela, partida jaurtiketa libreetara zihoan. Azken jokaldian defentsa handia izan ondoren, Acunsa Gipuzkoa Basketek lehen garaipena lortzen zuen, 70-67.