ACUNSA GIPUZKOA BASKET 77 – 90 HEREDA SAN PABLO BURGOS

Burgosen hasten zen partida Hereda San Pablo Burgoserako lehen saskiratzearekin. Acunsa Gipuzkoa Basket-ek Tomás-en hiruko batekin erantzuten zuen. Lehen minutuetan berdintasuna bi taldeentzat. Deek 8 puntu lortzen zituen jarraian, 8ko aldea emateko Acunsa GBCri. Magarityren hiruko batek 11 puntuko aldea jartzen zuen markagailuan. Magarityren beste hiruko bat eta Echeniqueren beste bi puntu abantaila handiena ematen zieten lokalei. Azken minutuetan, bisitariak markagailura hurbiltzen saiatzen ziren, baina Faggiano eta Okouo saskiratzen zuten markagailua 29-20 lehenengo laurdenaren amaieran uzteko.

Bigarren laurdena Burgos-eko saskiarekin hasten zen. Okouok Acunsa GBCrako saskiratzen zuen, 9 puntuko abantailari eusteko. Burgosek 4 puntura hurbiltzen zen markagailuan. Acunsa GBCren 5 puntu segidan berriro jartzen zuten gipuzkoarrentzako 9 puntuko abantaila. Berriz ere 4 puntura hurbiltzen ziren bisitariak. Amaieratik bi minutura aldea bi puntutan zegoen. Laurdenaren amaiera oso berdindua zegoen eta 42-41 atsedenaldira iristen zen.

Aldageletatik bueltatzen ziren taldeak eta bisitariek bat gora jartzen. Markagailuan Acunsa GBC gertu edukitzeko Echeniquek saskiratzen zuen zituen. Span-ek 47ra berdintzen zuen markagailua hiruko batekin. Magarityren beste hiruko batek jartzen zuen berriro Acunsa GBC aurretik. Hurrengo minutuetan berdintasuna mantentzen zen markagailuan. Azken minutuan Burgosek 4ko errenta lortzen zuen, Radoncic-ek tiro libre bat saskiratzen zuen eta 56-59 amaitzen zen laurdena.

Azken laurdena Burgosko jaurtiketa librearekin hasten zen, eta bisitariak 10 gora jartzen ziren bi hirukorekin. Ez zegoen ondo erasoan Acunsa GBC eta Burgosek abantaila handitzeko aprobetxatzen zuten. Span-en hiruko batek distantzia 9ra murrizten zuen. Bisitariek 10 puntuko distantzia erosoa zuten baina Deek hiruko batekin hausten zuen aldea. Orduan, Burgosek beste hiruko batekin erantzuten zuen, 10eko abantailara itzultzeko. Azken minutuak Burgosek menderatzen zituen, eta abantaila 17ra zabaltzen zuen. Acunsa GBCrentzat Echenique, Magaritytik eta Faggianok saskiratzen zuten, eta 77-90 partida amaitzen zen.