KYLE MALLERS, HEGALAREN POSIZIOA SENDOTZEKO JOKALARIA

Kyle Mallers (Indiana, 1997) hegal amerikarra Acunsa Gipuzkoa Basketera iritsiko da denboraldi baterako.

Ball Stateko unibertsitatean hezita, 2016. urtetik 2020. urtera bitartean, NCAAko unibertsitate-taldean jokatu zuen. Emaitza handiekin, garatuz joan zen denboraldietan, eta azken denboraldian taldearen partida guztiak jokatu zituen, 8,5 puntu, eta 4,1 errebote batez beste lortu zituen eta hirukoen batez besteko asmatzea %38,1ekoa izan zen.

Unibertsitate-etapa amaitzean, karrera profesionala Europan jarraitzeko aukera sortu zitzaion. Orduan Portugalgo lehen mailara iritsi zen S.C. Lusitania Expert-i esker. Denboraldi honetan jokatu diren partidetan, batez beste 14,8 puntu, 6,3 errebote eta 1,3 asistentzia lortu ditu, eta %45eko asmatzea izan du 6,75etik.

Espediente akademiko nabarmena duen jokalaria da, eta jokalaria oso azkarra dela erakusten du, bai kantxan bai kanpoan. Klubak apustu handia egin du, liga handietan garatzeko gaitasuna duen jokalaria dela uste baitu.