GIPUZKOA BASKET

PLAY OFF 2012
GIPUZKOA BASKET enlace a la web ACB
GBC Gipuzkoa Basket - Bruesa Basket

BERRIAK

GBC Luis García

LEHENENGO ITZULIAREN AMAIERA IRISTEN DA

Lagun Aro GBC-k igande honetan, urtarrilaren 22an, UCAM Murcia-ren aurka jokatuko du lehenengo itzuliko azkeneko jardunaldian (12.30etan – ETB1).

19/01/2012
  • Digg!
  • Del.icio.us!
  • Del.icio.us!
  • Facebook!
  • Yahoo!
Ostiral honetan Sito Alonsoren taldea Murtziara doa Endesa Ligako lehenengo itzuliko azkeneko partidua jokatzeko. Gipuzkoarrak maila handia duen baina garaipenak behar dituen talde baten aurka egingo dute. Klasifikazioaren azkeneko postuetan aurkitzen da, eta horregatik aurkari arriskutsua da.

Koparako klasifikazioari buruz egiten ari diren kontuen arren, Lagun Aro GBC-ko plantillak argi dauka bere helburu bakarra UCAM Murcia-ren aurkako partiduan arreta guztia jartzea dela eta maximora ahalegintzea klubaren historian lortu den lehenengo itzuli hoberena sinatu dezakeen garaipena lortzeko.

Alonsok Peter Lorant eta Julen Olaizolarekin ezingo du kontatu, eta posible da Adrew Betts ere baja izatea. Hala ere teknikariak espero du azkenean egoera aldatzea. Horregatik, koparen aukerei buruz “ez daukagu gure arazoak ez diren beste gauzetan pentsatzeko denborarik, talde guztiak bezala” adierazi du.


Adierazpenak
Sito Alonso, Lagun Aro GBC-ren teknikaria:
http://youtu.be/JT6XEINn0Ss



Bitxikeriak
Lagun Aro GBC eta UCAM Murcia 6 alditan ikusi dira aurrez aurre eta murtziarrek 2 alditan bakarrik lortu dute garaipena, biak beraien kantxan.

Epaileak
Mitjana
Jiménez
Rial Itzuli

Itzuli
Paseo de Anoeta número 22, 1°- 20014 San Sebastián (Gipuzkoa) | Teléfono: 943 44 44 28 - Fax: 943 47 20 49 | e-mail | Diseño COMERALIA