Lagun Aro GBC-ek eta Real Madrid-ek aurredenboraldiko partida bat jokatuko dute datorren irailak 12an arratsaldeko 17:30tan San Sebastian Arena 2016 kantxan Kilometroak 2009 sustatzeko asmoz. GBC-ren abonatuek dohainik izango dute sarrerak eta gainontzerako guztiek 12 euro ordaindu behar izango dute. Lehiatiletan bilduko den dirua Kilometroak 2009 antolatzen duen Zurriola Ikastolara joango da.
Kilometroak-en aldeko festa
Amerikatik ekarritako ideia baliatuz, euskal gizartearen dimentsio modernoa eta tradizionala dinamikoki uztartuz eta Gipuzkoako bailaretako izaera anitzei leku eginez, urtetik urtera urriko lehen igandean ospatzen da Kilometroak; gipuzkoar ikastolen jaia. Aurtengo edizioa datorren urriak 4an ospatuko da Donostian Zurriola Ikastolak antolatuta “hirekin MUNDURA” lelopean.
San Sebastián Gipuzkoa Basketek Gipuzkoako Ikastolen Federazioarekin sinatutako hitzarmena dela eta, Kilometroak-en aldeko ekintza desberdinetan parte hartu du eta urriak 4an ospatuko den festan ere izango da.
Kilometroak 2009-ren kordinatzailea Josebe Muguruzak eskertu du GBC-ren inplikazioa Kilometroak 2009an eta iragarri du dantza eta musikako ikuskizunak Lagun Aro GBC eta Real Madrid-en arteko partidari begira.
Aurkezpenean Josebe Muguruzaz gain, Miguel Campos eta Nekane Arzallus San Sebastián Gipuzkoa Basket-en kontseilariak izan dira.
Itzuli
Itzuli