FC Barcelona Regal markagailua ireki zuen hasierako jauziaren ondoren. Naiz eta partiduan zehar markagailuan aurretik joan ezin izan zuten Lagun Aro GBC-ren esfortzuak makurtu. Barçak erraztasunarekin saskiratzen zuen bitartean, gipuzkoarrek arazo gehiago zeuzkaten. Jaurtiketak uztailetik ateratzen zirela zirudien, baina hala ere kataluniarrek lehenengo laurdenaren bukaeran 3 puntuetako abantaila bakarrik lortu zuten.
Bigarren laurdenean zehar Sito Alonsoren taldeak Barcelona Regal-en hiesa geldiarazten sahiatzen zuen. Panko, Neto eta talde guztiaren puntuak GBC distantzia motzean mantentzen zuten zaleen beroaren laguntzarekin. Baina laurdenaren amaieran aurkaria desmarkatu zen eta atsedenaldira 10 puntuko abantailarekin iristen zen (33-43).
Baina Lagun Aro GBC ez zen gogogabetu eta bigarren zatiaren hasieran baloi bakoitza borrokatu zuen, berriro ere partiduan sartzen defentsa on batekin. Laurdenaren erdialdera 8.000 zaleek indar guztiarekin oihukatu zuren taldea animatzeko, eta honek energia nabarituz talde kataluniarri erraztasunik ez ematen jarraitu zuen (49-55).
Partiduaren amaiera ez zen azkeneko minutuetara arte argi egon. Gipuzkoarrek topaketa eramateko borrokatzen jarraitzen zuten baina Barça Regal-en asmatzeak indar gehiago izan zuen eta ihes egiten joan zen azkenean markagailuak 56-71 adierazi arte.
FITXA TEKNIKOA
Lagun Aro GBC (56): Papamakarios (5), Panko (20), Neto (8), Vidal (2), Betts (2) – hasierako bosta –Doblas (7), Salgado (5), Baron (2), Ogide (2), Lasa (0), Motos (0)
FC Barcelona Regal (71): Huertas (12), Perovic (7), Lorbek (5), Eidson (12), Mickeal (17) – hasierako bosta – Sada (4), Vázquez (2), Wallace (2), Ingles (10), Rabaseda (0), Mbaye (0), Pérez (0)
Partzialak: 16-19, 17-24, 16-12 y 7-16
Epaileak: De la Maza, Perea, Sánchez Montserrat.
Gertakariak: Donostia Arena 2016-ean jokatua 8.131 ikusleen aurrean.
Itzuli
Itzuli