GIPUZKOA BASKET

PLAY OFF 2012
GIPUZKOA BASKET enlace a la web ACB
GBC Gipuzkoa Basket - Bruesa Basket

BERRIAK

ACB Photo

IGANDE HONETAN, ESFORTZUA ETA EMOZIOAK

Lagun Aro GBC-k berritasunak eta garaipen beharra dakarren Blancos de Rueda Valladolid baten aurka jokatuko du igande honetan. Partidua 18.00etan jokatuko da Donostia Arena 2016ean (telebistarik gabe).

03/02/2012
  • Digg!
  • Del.icio.us!
  • Del.icio.us!
  • Facebook!
  • Yahoo!
Talde gipuzkoarrak bere bolada ona jarraitzen du 9 garaipen eta 9 porroten balantzearekin pasa den astean Blu:sens Monbus-i etxetik kanpo irabazi ondoren. Oraingo onetan momentu zail bat sufritzen ari den talde baten aurka jokatuko du berriro ere eta gogor lan egin beharko du aurka egiteko.

Erronka honetarako Sito Alonsok azkeneko jardunaldian izan zituen jokalari berdinak dauzka bere esanetara. Teknikaria entrenatzaile aldaketa sufritu duen eta garaipenak behar dituen talde baten aurka jokatzearen zailtasunak ezagutzen ditu, baina bere jokalarietan duen konfiantza oso handia da eta dena ematera joango da bein ere.

Partidu hau beste gauzengatik ere izango da berezia. Ricardo Uriz-en lehenengo partidua da Donostia Arena 2016ean bisitari bezala kamiseta gipuzkoarra 7 urtez defendatu ondoren, eta klubak aukera aprobetxatuko du Zilarrezko Entseina Gipuzkoa Basketeko kapitaina izan zenari eskaintzeko klubaren historiari eman zion guztia eskertzeko.

Partidu honetan zehar ospatuko den beste gertakaria Minicopan Gipuzkoa ordezkatuko duen taldearen aurkezpena izango da. Lehiaketa hau Bartzelonako Erregearen Koparen paraleloan jokatuko da otsailaren 17tik 19ra.



Adierazpenak
Sito Alonso, Lagun Aro GBC-ko teknikaria:
http://youtu.be/C66W-4aUdSk



Bitxikeriak

Luis Casimiro-ren kargugabetzearen ondoren, Roberto González-en lehenengo partidua izango da Blancos de Rueda Valladolid taldearen lehenengo entrenatzaile bezala.

Joaneko partiduan, Lagun Aro GBC Valladolid-en galdu zuen por 9 puntengatik luzapenean (89-86).



Epaileak
AMOROS
GARCIA O.
CARDUS Itzuli

Itzuli
Paseo de Anoeta número 22, 1°- 20014 San Sebastián (Gipuzkoa) | Teléfono: 943 44 44 28 - Fax: 943 47 20 49 | e-mail | Diseño COMERALIA