GIPUZKOA BASKET

PLAY OFF 2012
GIPUZKOA BASKET enlace a la web ACB
GBC Gipuzkoa Basket - Bruesa Basket

BERRIAK

-

DERBIA LORTZERA

Lagun Aro GBC-k bere momentu ona gestionatu du eta bat-batean taularen erdian jarri dira elkarren segidako 4 garaipen lortu ondoren. Baina taldeak hurrengo erronkan pentsatzen du bakarrik, igandean Gercrap Bizkaia-ren aurka Bilbon jokatuko duen partiduan (12.30etan – ETB1).

05/01/2012
  • Digg!
  • Del.icio.us!
  • Del.icio.us!
  • Facebook!
  • Yahoo!
Naiz eta bolada onean egon, Sito Alonsorenak gogor lantzen jarraitzen dute hurrengo partidua positiboki gainditzeko. Kontziente dira afizioarentzako ez dela edozein partidu izango, derbia bait da, beraz akzio gehi akzio Bilbon garaipena lortzen saiatuko dira, orain arte taldeak lortu ez duen gauza.

Naiz eta aurkaria klasifikazioan postu batzuk beherago egon, jakin behar da datu hau engainagarria dela, partidu bat falta zaizkie eta. Gainera bizkaitarrek bi lehiaketa jokatu behar izan dituzte denboraldi honetan, eta Euroligak oraingo honetan uzten dien deskantsuak topaketa honetan guztiz kontzentratuak egotea utziko die.

Talde gipuzkoarraren teknikaria 10 jokalari izango ditu bere esanetara, Lorant eta Olaizolaren bajak jarraitzen baitira. Naiz eta jokalari hauen gabezia garrantzitsua izan, taldeak talde-lana egiten jakin du eta sendotu da azkeneko jardunaldietan, beraz igandeko garaipena zaila izango da baina beti posible.



Adierazpenak
Sito Alonso, Lagun Aro GBC-ren teknikaria:

http://youtu.be/v3m0ekXzOLA



Bitxikeriak

Lagun Aro GBC ez du inoiz Bilbon irabazi, baina Donostian jokatutako 4 partiduetatik 3 irabazi dizkio aurkariari.

Javi Salgadok bere talde ohiaren aurka jokatuko du berriro Lagun Aro GBC-rekin. Salgadok 9 denboraldi pasa zituen Gescrap Bizkaia taldean.




Epaileak

PÉREZ PIZARRO
BULTÓ
CARDÚS Itzuli

Itzuli
Paseo de Anoeta número 22, 1°- 20014 San Sebastián (Gipuzkoa) | Teléfono: 943 44 44 28 - Fax: 943 47 20 49 | e-mail | Diseño COMERALIA